XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina azeria ez zen tontoa.

Ez zen barrura sartu.

Etxe inguruan buelta bat eman zuen eta etxe atzekaldeko leihoan pertz bat ikusi zuen.

Pertza ahiez beterik zegoen.

Ahia, esnez eta irinez egindako janari goxo bat da.

Leihora salto egin zuen eta muturra pertzean sartuz, jaten hasi zen.

Baina aldian behin, burua kanpora ateratzen zuen norbait ote zetorren ikusteko.

Eta otsoa? Zer ote zebilen etxe barruan? Ikus dezagun.